« Bizitza eta historia | Oroimen bikoitza »
Hyde Park-eko hizlaria / Joxemari Iturrralde / Pamiela, 2006
Lautada infinituan korrika Ibon Egaña / Berria, 2007-04-08
Kritiko bati irakurri nion behin zitak, aipuak direla iruzkingileak eskura duen lanabes bakarra argudio literarioak erabili nahi baditu liburu baten alde (edo kontra). Hara hemen aipu luze bat, Joxemari Iturralderen Hyde Park-eko hizlaria nobelakoa: “Hartan geundela, ile adats luzea estaltzeko kolore berdeko turbana zeraman sikh horietako bat, gizon puska izugarri altua, inguratu zen guregana. Hobeto adierazteko, bera ez zitzaigun hurbildu baizik eta txakurra. Edurnerengana iritsi eta honen oin biluziak miazkatzen hasi zen txakur hura. Edurneri ez zitzaion inporta izan eta eskuarekin fereka egin zion buruan eta bizkarraldean txakurrari. Gizon sikh erraldoiak irribarre egiten zuen emaro eta Edurnek ere antzeko irribarrea itzuli zion. Jarraian bere bidetik segitu zuten gizonak eta bere txakurrak”. Kosta egiten zait aipu hori hasiberri batena ez baina ibilbide luzeko nobelagile baten liburukoa dela sinestea. Eta badira gehiago.
Idazkera bera baita Iturralderen lan honetan atentzioa ematen duen lehen elementuetakoa. Sinpletasuna, irakurterraztasuna bilatu nahia egongo da atzean agian, baina sinplekeria eta zabarkeria ere badario batzuetan Iturralderen prosari. Dena kontatu beharrak, detaile txikienekin, dena esplikatzeko joerak nekagarri egiten du nobelaren irakurketa, batez ere detaileak transzendentziarik gabekoak, banalak badira (eta hala dira maiz). Halaber, erredundantea, errepikakorra, elipsirik gabea eta esplikatiboa (zenbat perpaus kausazko!) eta batere zirrikiturik gabea da narrazio honetako prosa, alegia, irakurleari batere esfortzurik eskatzen ez diona (eta aldi berean horrexegatik nekarazten duena), irakurketa aktiborako batere tokirik uzten ez duena. Eskertuko lukete, nik uste, editore baten eskua edo arindu bat 331 orrialdeek. Baina, berriro diot, agian horixe da bilatzen dena, liburu irakurgarria egitea, nahiz eta horretarako estilo oinarrizkoenera jo behar izan.
Gatozen, baina, argumentura, argumentuetara. Hiru narrazio hari nagusi, narratzaile banarekin, josten eta katramilatzen dira nobelak aurrera egin ahala, hirurek lokarri dituztelarik euskaldunak, Londres eta 70eko hamarkada, Franco bizirik dela artean: Londresa uda pasatzera joan den gazte koadrila baten gorabeherak, Jotaeme narratzailearen ahotsean (garaikidetasuna jasoz: alkohola, sexua, drogak), Hyde Parkeko Speakers Corner-en gerra zibilean bizitakoak kontatzen dituen L. O. (edo LeO) agurearen ahotsa (memoriarena), eta biak lotuko dituen hirugarren ahotsa, Edurnerena (hausnarketarena). Xehetasun guztiz kontatutako gazteen bidaia astuntxo egin zait (hasieran batik bat), eta hala pertsonaiak nola beren gorabeherak lauegiak, gatzik gabeak begitandu. Bigarren hariak, agure komunistarenak badu erakargarritasunik baina izan zezakeen indarra (gerraz ari gara) galdu egiten da apurka, anekdotak pilatuz, nahaspilatuz, eta tentsioa ezin mantenduz. Hirugarrena, Edurnerena, berriz, horizontaltasunaren eta bertikaltasunaren inguruko gogoeta bitxia eta interesgarria da, baina monotonoa eta errepikakorra bihurtzen da azkenerako. Amaierako hiruren bat-egitetik ere, ez da sortzen tentsio puntualez gain narrazioan ustekabeko iraulirik.
Irudi ederrak eta ideia interesgarriak daudeke nobelaren abiapuntuan (gerra zibileko agurea Hyde Park-en euskaraz, horizontaltasuna/bertikaltasuna, belaunaldi diferenteak…), baina horien ejekuzioan ez dut uste asmatu denik. Sinpleak, lauak, deskafeinatuak iruditu zaizkit, neuri bederen, estiloa bezala pertsonaia eta gertakariak eta lautada amaigabe batean korrika bezala sentitu naiz liburua irakurtzen, nekatuta, inora ez iristeko (demagun, Oliver eta Benji futbol zelai infinituak zeharkatzen bezala).
Eskarmentuaren paperak
Anjel Lertxundi
Mikel Ayerbe
Euzkadi merezi zuten
Koldo Izagirre
Gema Lasarte
Musika airean
Karmele Jaio
Felipe Juaristi
Jaiotze markak
Nancy Huston
Iker Zaldua
Ezer gabe hobe
Itxaro Borda
Bixente Serrano Izko
Xabaltx
Xabaltx
Igor Estankona
Zelebrezko tropa
Askoren artean
Beñat Sarasola
Huntza hezur berritan
Juan Ramon Makuso
Javier Rojo
Elurra sutan
Juan Kruz Igerabide
Leire Zubeldia
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Felipe Juaristi
Aurpegirik gabeko hiltzaileak
Henning Mankell
Ander Arana
Basamortua
J.M.G. Le Clezio
Karlos del Olmo
Ahaztuen mendekua
Alberto Ladron Arana
Saio Ruiz
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Mikel Ayerbe