kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Kritika “ezkritika” denean | Paraliteratura poliziakoa »

Esku leuna / Gotzon Garate / GAK, 1978

Gotzon Garate: Esku leuna Iñaki Zubizarreta / Zeruko Argia, 1978-12-03

Urriaren azken egunetan argitaratzen zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak Gotzon Garateren Esku leuna.

Iazko Irun Hiri nobela irabazi zuen Gotzonek Esku leuna nobela honekin. Poliziako motakoa dugu nobela hau. 167 orrialde ditu.

Irakurri berria dut, eta lehen irakurketararen ondoko nire inpresioak kontatuko dizkizuet nobela poliziako honi buruz.

Interesez jarraitzen da nobela honen irakurketa, eta horixe da hain zuzen ere, nire eritzian, era honetako nobela bati buruz esan daitekeen laudoriorik onena. Hala ere baditu nire iritziz, akats batzu.

Lehenik zera esan behar: Gotzon Garatek esplikazio teoriko, nolabait esateko etiko-filosofiko, ugari sartzen dituela, batzuetan kontaketari pisu bat erantsiz, eta tarte batzu aspergarri xamar bihurtuz. Baina hala ere ez du gehiego esajeratzen.

Bestalde atsegin zaizkio Gotzoni hitz bitxiak eta esaera dotoreak, hauek ere nobelaren kontaketari arintasuna kenduz.

Nobelaren hariari edo tramari dagokionez, ongi eramaten du kontaketa, baina badu honetan ere akats inportante bat: azkenean, konklusioetan esplikatzen digu tramaren korapilo nagusia, aurretik kontaketan batere sujeritu gabeko esplikazio guztiak bertan bilduz.

Akats inportanteak direla hauk iruditzen zait, baina hala ere, oro har, inpresio baiezkorra utzi dit nobela honek: interesez irakurtzen den nobela poliziakoa da, eta horretan oso urriak, pobreak gaude euskal irakurleok. Gogoan dugu jarraipenik izan ez duen Loidiren “Amabost egun Urgain’en”.

Akatsak zuzenduz, nobela rnota honetan lanean jarraitzeko edo jolasean eskatzen diogu Gotzon Garateri.

Azkenik zera ere gehitu nahi nuke: euskara ikasten ari direnentzat ere interesgarria dela Esku leuna nobela hau.

Baditu bai hitz batzu eta esaera batzu esplikapenak behar dituztenak, baina irakaslearen laguntzaz, errazki eta interesez irakurriko dutela uste dut euskal nobela poliziako hau.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)