kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Bidea | Sumendi ahoko mundu hau »

Kometa ehiztaria / Khaleb Hosseini (Josune Zuzarregi) / Nasa Argitalpenak, 2008

Haurtzaroa Kabulen Javier Rojo / El Correo, 2008-11-01

Khaleb Hosseini azken urte honetan famatua egin den idazlea dugu eta ziur aski ospe honetan zerikusia izango du bere nobelan oinarrituta egin den filmak. Josune Zuzarregik eskaintzen duen euskal bertsioan Kometa ehiztaria du izenburua liburu honek, jatorrizkotik hurbilago dagoena (”The Kite Runner”), gazteleraz erabili den izenburua baino.

Afganistanen , 1965ean, jaiotako idazlea dugu Khaleb Hosseini. Sobietarrak 80ko hamarkadaren hasieran Afganistanen sartu zirenean, Ameriketako Estatu Batuetara joan behar izan zuen errefuxiatu. Nobelaren jatorrizko testua, bestalde, ingelesez idatzita dago. Gaia neurri handi batean autobiografikoa da, protagonista, idazlea bezala, Afganistanen jaiotakoa baita, garai bertsuan gainera, eta herrialdea sobietarren mendean geratu zenean, Estatu Batuetara joan baitzen errefuxiatu. Haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenek osatzen dute nobelaren atal handi bat. Kabulen zuen bizitza kontatzen da atal horretan, alde batetik Hassan izeneko gaztetxoarekin (etxeko zerbitzariaren semearekin) zuen harreman berezian eta, bestetik, aitarekiko erlazio zailean oinarrituta. Bere bizitzako egunik zoragarriena izan behar zena (kometen lehiaketan garaile gertatu zenekoa) bihurtuko da tragediaren momentu epifanikoa, zirt edo zart egin behar izan zuen momentu horretan protagonistak bere buruarekin egingo baitu topo, eta ez zaio gustatuko ikusiko duena. Momentu horrek markatuko du bere existentzia osoa.

Gero, protagonista eta bere aita Estatu Batuetan ikusiko ditugu, bizimodua ateratzen ahaleginean. Kabulen aurrerakoi eta modernitatearen adibide izan zitezkeen pertsonaiak egokitu ezinik aurkituko dira mendebaldean, beraientzat Esatu Batuak lurralde amestua bada ere, beren bizimodutik oso urrun aurkituko baita.

Eta aurreko bizitza oroitzapenen putzuan gordeta zuela zirudienean, garaipenaren eta tragediaren momentu hori berpiztuko zaio protagonistari eta berriro ere Afganistanera bueltatu beharko du iraganeko mamuekin kito egiteko. Istorioa nahiko era sinplean kontatuta dago, erakuspen tekniko nabarmenik gabe, edonork gozatzeko moduan. Hunkigarria da momentu batzuetan, baina oreka zailean mugitzen da istorioa, bestetan sentimentalkeriaren mugan kokatzen baita. Ondo idatziko best-sellerrekin gertatzen den bezala, interesgarria gertatuko zaio literaturan batez ere zirrara bilatzen duen irakurleari.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)