« Zutabe joniar berriak | Poeta gaztea »
Azken anaia / Nathacha Appanah (Mikel Garmendia) / Alberdania, 2008
Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-10-24
Historiak eta istorioak daude, eta aldea egoten da batzuen eta besteen artean. Gertaerak eta gertakizunak daude, eta batzuetan ez da batere alderik izaten besteen eta batzuen artean. Historiak zer gertatu zen esaten digu argi, ez beti garbi; eta literaturak zer gesta zitekeen, zer gertatzea nahi genukeen, zer ez zen gertatu. Historiak argitu digu-1840ko abenduaren 26an LAtlantic itsasontzia Maurizio uharteko Port-Louisera iritsi zela, mila eta bostehun judu garraio. Haien artean baziren austriarrak, poloniarrak eta txekiarrak, besteak beste. Nazismotik ihesi, Palestinara iritsi nahi zuten. Datu historiko hori aipatzekoa da, eleberri honen abiapuntua baita. Judu horien artean David Stein egon zitekeen, Rajen adiskidea, eleberriko protagonista. Raj adinean sartuxea dagoen gizona da. Ametsetan Daviden irudia etorri zaio, eta ametsak. errealitateko bizitzan sartzen direnez, oroimenaren harriari bultzaka, bere iraganera joko du eta gertatutakoa kontatuko digu. Hamar urte zituelarik, bere bi anaiak galdu zituen, Anil eta Vinod, eta anaiarik gabe bizitzera ohitu beharra izan zuen, errudun-sentimendu eta beste asko gogorrago batez jantzirik. Horregatik, bere aitak lan egiten duen kartzelako hesiaren atzetik, David ikusten duenean, harengana joko du, anaien galerak utzitako hutsa bete nahian. Dena, edo ia dena, da naturala eleberri honetan. Deskribatzen den natura aberatsa izateaz gainera, izugarria da, bere handitasunean. Testua bera ere, naturaz kutsaturik balego bezala, aberatsa da, eta izugarria. Ez dago esaldi laurik, ezta sinplerik ere.
Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena
Leire Lopez Ziluaga
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Igor Estankona
Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua
Bixente Serrano Izko
Desira desordenatuak
Askoren artean
Beñat Sarasola
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Ibon Egaña
Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren
Leire Zubeldia
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Felipe Juaristi
Hor hago Kevin?
Kevin Heredia
Leire Lopez Ziluaga
Deception Island
Xabier Artola
Javier Rojo
Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia
Felipe Juaristi
Aldaira urdinak
Edu Zelaieta
Mikel Asurmendi
Zureak egin du
Iñaki Friera
Gema Lasarte
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Bixente Serrano Izko
Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea
Beñat Sarasola