kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Itzulpengintzaz | Eguneroko gogoeten islak »

Intimitatea / Hanif Kureishi (Harkaitz Cano) / Txalaparta, 2008

…pila, pila, pila, patata tortilla! Amaia Alvarez / Argia, 2008-11-23

Nola hasiko zinateke maitasuna(ren amaiera)ri buruzkoak kontatzen? Zein hitz aukeratuko zenituzke hainbeste jorratu den gai bati buruzko begirada sinesgarri, interesgarri edo iradokitzailea emateko? Zer esan daiteke maitasunari buruz dagoeneko esan ez dena?

Hanif Kureishiren Intimitatea horrela hasten da: “Gaurik tristeena da hau, banoalako eta ez naizelako itzuliko”. Liburu honetan protagonistak kontatuko digu bere ordura arteko bizitza —bikotea, semeak eta etxea— utzi aurreko eguna nola pasatuko duen eta denbora horretan izango dituen gogoetak gurekin konpartituko ditu.

Maitasunaren gazi-goxoak aletzen ibili dira azken hiru mendeetako literatura, musika eta zinema. Hamaika bider irakurri-entzun-ikusi dugu zer den eta zer ez den maitatzea, zein mingarria den maitatzea eta zenbat merezi duen maitasuna ezagutzea.

Maitatzeko modu desberdinak agertu eta aldarrikatu izan dira azken mendean –gutxienez—, mugimendu feministak adibidez, askotan aipatu izan du maitasun erromantikoa deseraikitzeko beharra dagoela, eredu berriak proposatzeko garaia dugula. Gai sakon eta konplexua dugu mintzagai, hartu-eman kodetuen lurraldean.

Pertsonen arteko harremanetan interpretatzeko mila kode eta arau daude eta sexua ere kontuan hartzen badugu moral bikoitzaren arazoa gehitu beharko diogu prestatzen ari garen plater bero honi. Gainera, gure jendartean sentimenduak eta emozioak ezkutatu eta apaltzeko joerari begiratzen badiogu, gaia korapilatu eta zailtzen zaigu zinez.

Kureishik bere lanetan (antzerkian, zineman eta literaturan), curry usaineko Londresetik hitz egiten digu, aldiri edo errebaletako auzoetatik, behe eta erdi-mailako langileen ahoetatik, etorkinen seme-alaben eskarmentutik, gazte, gay eta emakumeen bizipenetatik, eta horrek bestearen ahotsa entzuteko aukera ematen digu, gaur egun G. Ch. Spivaken subaltern-ak hitz egin dezakeela erakutsiz.

Kokagune ezagun batean jartzen gaitu, egunerokotasunak blaitzen ditu txoko guztiak eta oso hizkera eta tonu hurbila darabilenez erraz konektatzen dugu narratzailearekin. Honek bere ile urdinak eta tripa erakutsiko dizkigu, bere ahuleziak eta desirak, bere ohitura eta apeta txikiak, ezer baztertu edo disimulatu gabe.

Besteak beste leialtasuna, aitatasuna eta sakrifizioari buruz egingo digu berba eta bere pentsamendua ingurukoen iritziekin tartekatuko du. Duzunarekin konformatu behar zaren planteatuko du eta horrekin lotuta agertzen diren topikoak kontrajarriko ditu. Erlijio kristauak eta aro indibidualistak duten pisua aztertuko du eta menpekotasunei aurrez aurre so egingo die.

Oso liburu aproposa beraz maitasunari buruz modu zintzoan hitz egiteko eta horretan aurreiritzirik gabe pentsatzen hasteko. Ondo legoke irakurri eta gero —edo irakurri baino lehen—, guk gaiari buruzko gure bertsioa idatzi eta lagunartean eztabaidatzea, buruan ditugun estereotipo zaharrak eta balore atzerakoiei astindu pare bat eman ahal izateko.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)