kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Talatik datozen tiroek ez dute aberririk | Biolento baten liburua »

Alea / Beñat Sarasola / Susa, 2009

Poesia ariketak Javier Rojo / El Correo, 2009-06-13

Beñat Sarasolak bere bigarren poesia-emaitza eskaintzen du Alea izenburuko liburuarekin. Idazlana lau zatitan banatuta dago, eta banaketa horren atzean, bilakaera poetikoan egiten ari den bilaketaren ondorioa ikusi ahal dugula iruditzen zait. Hau da: idazleak jarraitzen du berea izan daitekeen ahots propio baten bila, eta, horretarako, hainbat saio egiten ditu, ea saio horietan berearekin bat egiten duen ahots hori topatzen duen.

Lehenengo ataletan, abangoardiako literaturan bilatzen du ahots hori. Hizkuntza zatikatu egiten du era kaotiko batean esaldiak nahastuz. Hizkuntza desberdinetako osagaiak eta izen propioak (ezagunak edo ezezagunak) agertzen zaizkigu nahasketa horretan. Poemek txinparta moduko eszenen segida osatzen dute, eta, nahasketa horretan, irakurleak nekez esan dezake zerbait koherentea ulertu duen, kaosaren adierazpena bera ez bada. Egia esan, muturreko abangoardia hau gaur egun zaharkitu samarra suertatzen zaio XX. mendeko poesia pixka bat ezagutzen duen irakurleari, eta, aspaldian argituta geratu zenez, holako bideetatik jotzeak ez du inora eramaten, bide horietatik egin zitekeen guztia dagoeneko eginda baitago, eta ez dauka zentzu handirik, adibidez, e.e. cummings-en epigonoarena egiteak. Baina antza denez, Sarasolak bide horretatik jo behar izan du, ez zegoela bide horretatik jarraitzerik konturatzeko. Hirugarren atalean, muturreko abangoardia hori motelduz doa. Poemak osatzen dituzten esaldiak ez dira aurrekoetan bezain kaotikoak, hizkuntza puskatu ondoren, berriro ere pieza bakoitza bere lekuan jarri nahiko balu bezala. Irudien arteko loturek, dena dela, nahiko surrealistak izaten jarraitzen dute (lehen cummings aipatu dut, orain agian Tzara aipatu beharko nuke). Ideia, irudi batek zerbait ebokatzen dio idazleari eta ebokazioz ebokazio, irudien bidezko mosaiko zirriborratu bat sortzen du poema bakoitzean. Lerroak banatzerakoan, bertsoen sistema erabiltzen da atal honetan, baina, bertsoen arteko banaketa ikusita, maltzurkeria pixka batekin esan liteke paragrafoa ez-justifikatzea erabili duela teknika moduan. Laugarren atalean, honelako amarru guztiak alde batera utzi ditu idazleak eta prosa atal batzuk eskaintzen ditu, ia narrazio txikiak direnak.

Liburua, beraz, nahasia da, bai poema bakoitza egiteko moduan, baina baita islatzen duen literaturaren ikuspegi orokorrean ere. Poesia ikasteko bidean, ariketa koaderno bat ia.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)