« Fadoan kantetako moduko patua | Oroimena biziaraztea ahanzturako aringarria ote »
Lubakia / Andrei Platonov (Iker Sancho) / Alberdania-Elkar, 2009
Utopia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-07-31
Joseph Brodskyk, Platonovi buruz: ari zela, honako hau idatzi men: “Aipaturiko guztiarengatik, nire ustez, Platonov itzulezina da”. Platonov euskara itzuli da, ordea, ongi nire iritzian, eta euskara ez ezik euskaldunok ere zorionekoak gara, halako idazlea geurean irakurtzeko aukera dugulako Brodskyk berak ere honako hau ere badio Platonoven lanari buruz: “Eta hala ere, denbora, espazioa, bizitza bera eta baita heriotza ere kolokan jartzen dituen Platonoven hizkuntza hori birsortzeko edozein saiakera pozik hartu beharko genuke. Eta ez kultua delako, baizik eta, azken finean, hizkuntza horretan hitz egiten dugulako”.
Bizi gareneko lurrean paradisua eraíkitzeko saioari deítzen zaio utopia. Saio hori Sobiet Batasunean egin zen, inoiz eta inon egin ez den bezala. Asko idatzi izan da saioaz eta saialdiaz, baina gutxik Platonovek idatzi izan duen indarrez: Sinetsi egin zuen paradisua eraiki zitekeela lurrean, lurtarrentzat, eta, fede horrek bultzaturik, bera ere salo horretan partaide ez ezik, parte ere izan zen. Fede horri lotu bazitzaion, nola sinestunak bere sinesmenari eusten dion. Bada zerbait mistikoa lotura horretan, eta mistikoa den, edo mistikoa izan nahi duen oro, hizkuntza da bilakatzen, hizkuntzaren hizkuntza, meta-hizkuntza, beste ezerk harrapa ezin lezakeena. Gerora jaurtia den proiekzioa baita, finean, gerora begira altxatzen den eraikina: den-dena izan nahian Sobiet Batasunak porrot egin zuen, eta Platonovek, seguru aski, Lubakia idatzi zuénean bazuen porrot horren susmoa. Hortik hizkuntza hautsia, altzairuak jota bezala zauritua. Esperantzaren irudi, jakina.
Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena
Leire Lopez Ziluaga
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Igor Estankona
Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua
Bixente Serrano Izko
Desira desordenatuak
Askoren artean
Beñat Sarasola
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Ibon Egaña
Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren
Leire Zubeldia
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Felipe Juaristi
Hor hago Kevin?
Kevin Heredia
Leire Lopez Ziluaga
Deception Island
Xabier Artola
Javier Rojo
Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia
Felipe Juaristi
Aldaira urdinak
Edu Zelaieta
Mikel Asurmendi
Zureak egin du
Iñaki Friera
Gema Lasarte
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Bixente Serrano Izko
Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea
Beñat Sarasola