kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Idazle ezezaguna | Ez obeditu inori »

Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga / Elkar, 2009

Soraren esperoan Beñat Sarasola / Berria, 2009-09-11

Teilatu baten gainera joaten da egunero Phineas, bertatik tren geltokia eta errepidea ikusten direlako, eta bere arreba Sora desagertua noiz etorriko esperoan denez, leku hori delako bere itzulera ikusteko toki behinena. Uda hasiera da eta zeregin horretan laguntzen diote Musone, Datos eta Bleurer adiskideek. Izan ere, udan itzuliko dela agindu du Sorak etxera bidalitako gutunean. Diktadura baten —Liburu Brodatuaren garaia— ondorengo urteak bizi dituzte lau lagunek, eta beren helburuetako bat iraganean gertatutako desagerpen, tortura eta enparauen argitzea da. Horretarako, herriko lau doktorek —Tizman, Fresleven, Malo eta Bornas— egindako bost grabazio eskuratu nahi dituzte, haietan informazio baliagarria egongo delakoan (tartean Sorari buruzkoa orobat).

Narrazio ildo horrek gidatzen du Londres kartoizkoa da Unai Elorriagaren laugarren nobelaren muina. Salbuespena bigarren zatia da (liburua lau zatitan banatua dago), zeinetan nagusiki Londresen jazo (omen) zen polizia-nobela formako kontakizun ederra kontatzen baita. Liburuaren amaieran argituko zaio irakurleari zati honen eta gainontzekoen arteko lotura.

Idazleak liburua publikatu aurretik bere literatura erabat aldatu zuela iragarri bazuen ere, nik ez nuke horrenbeste esango. Izan ere, Elorriagaren literatura ezaugarritzen duten aurreko hiru nobeletan azaldutako hainbat elementu topatzen dira Londres kartoizkoa da-n halaber. Idazkera zertxobait aldatu duela agerikoa da, hori bai, behialako pirotekniarako eta esaldi efektisterako joera aski apaldu baitu, salbuespenak salbuespen (”Ez da etikoa udan hiltzea”). Aldaketa, idazkera hau lagun, gehiago sumatu dut absurdoaren erradikalizazio gisa, hau da, aurreko nobeletan absurdoa istorio erreal baten osagaia baldin bazen, kasu honetan istorioa errotik da absurdua. Aurreko liburuetan gutxi-asko errealismo magikoa baldin bazen erreferentzia, honakoan absurdoaren antzerkia litzateke gehiago (aipuetako bat Abeslari burusoila-tik hartua da). Eta alderdi honek nobelaren konplexutasuna zein interesa areagotzen duela iruditzen zait. Hala, ez nuke esango inolaz ere liburu erraza eta erosoa denik honakoa, aldiz, apustu literario pertsonal eta arriskutsua dugu, eta ez ninduke batere harrituko irakurle bat baino gehiagok, hasieran batez ere, beren burua galduta sentitzea. Elorriagaren jarrera hau goraipatzekoa iruditzen zait, bere aurreko literatur moldea aldatu nahian, beste forma literario erosoagoei heldu baitziezaiokeen, eta haatik, bere orain arteko ildoa sakontzearen eta erradikaltzearen bidea hartu du, emaitza hobetuz, ene aburuz.

Nolanahi den, aitortu behar dut nobelaren amaiera ez dudala batere gogoko izan. Borobilegia suertatu zait, zirrikiturik gabea, eta uste dut kontraste handiegia egiten duela nobelaren ordura arteko jite ezegonkor eta zalantzazkoarekin. Baina horrek bainoago, liburuaren interpretazio orokorrean dituen inplikazioek arduratu naute. Izan ere, amaierarekin, nobela guztian zehar lehenengo planoan kokatzen den diktadura eta bere ondorioak bigarren maila batera alboratuta geratzen dira, halako irakurketa psikologista bat gailentzen delarik. Istorioaren ebazpena, hala, ez da espero zitekeen bidetik gauzatzen, eta literatura jolas gisa funtzionatzen badu ere, ikuspuntu etiko-politikotik, ene aburuz, dezente zalantzazkoa da. Bere arrisku guztiekin, Londres kartoizkoa da-n aurkitzen dugun diktadura azaltzeko modu alegorikoa argia eta berritzailea egin bazait ere, azkeneko biraketa horri eragozpen handiak ikusi dizkiot.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)