kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Etsipena | Distantziak distantzia »

Alferrikaldua / Thomas Bernhard (Ibon Uribarri) / Alberdania-Elkar, 2009

Bariazioen artea Javier Rojo / El Correo, 2009-10-17

Thomas Bernhard idazle austriarraren Der Untergeher nobelaren euskal bertsioa agertu zaigu, Ibon Uribarri itzultzailearen eskutik eta Alferrikaldua izenburuarekin. Hiru adiskideren istorioa kontatzen zaigu bertan. Musika ikasten zuten garaian ezagutu zuten elkar, Salzburgon, Horowitz maisuaren eskoletara zihoazelarik. Batek Glenn Gould izena du, eta mundu osoan zehar ezaguna egingo da pianoa jotzeko trebetasunagatik, musika-jenioa baita. Bigarrena, Wertheimer, “alferrikaldua” da. Hirugarrenaren izena ez dakigu, baina nobelan narratzailearena egiten du. Hainbat urte pasatu eta gero, eta mundu osoan ezaguna zen piano jotzailea heriotza naturalez hil ondoren, Werheimer-ek bere burua hil du. Narratzailea, orduan, alferrikalduak erabiltzen zuen landa-etxera doa. Puntu honetan hasten zaigu narrazioa. Narratzailea, ostatu batera sartzen da eta sartzearekin batera oroitzen hasten da nolakoa izan zen hiruren artean gauzatu zen erlazioa. Narrazioan, beraz, hiru denbora tartekatzen dira: istorioa kontatzen deneko denbora; narratzaileak alferrikaldua hil ondoren honen landa-etxera egiten duen bidaia; eta bidaia horretan gogoratzen dituenak. Honek, jakina, hiru mailei buruzko erreferentziak jartzera darama narratzailea. Baina kontaera gehiago korapilatzen duten beste osagai batzuekin egiten dugu topo liburu honetan. Testuaren itxura bera, adibidez, aipatu behar da. Hasieran agertzen diren hiru paragrafo laburrak alde batera utzita, paragrafo bakar batez osaturik dago nobela, dena jarraian idatzita baitago, elkarrizketetan ohikoak diren marka tipografikoak ere erabili gabe. Eta, gauzak gehiago nahasteko, kontaera bera oso errepikakorra da. Hitzaurrean itzultzaileak estilo errepikakor hau musika-bariazioekin parekatzen du, eta dudarik gabe halaxe interpretatu behar da, Goldberg bariazioak jotzen egin baitzen ospetsu Gould.

Kontaera honetan gaia eta argumentua bigarren mailan gelditzen direla dirudi. Gould musika-jenioa zela ikustean, beste bi lagunek musika uztea erabakitzen dute, bakoitzak bere erara. Izan ere, Wetheimer-ek piano jotzaile onena izan behar zuen, eta hori ezinezkoa zela ikustean bere bizitza osoa alferrik galdu zuen, azken finean aberaskume apetatsua besterik ez zela erakutsirik.

Liburu zaila da hau, eta irakurlea arte-lan moderno batera bezala hurbildu behar zaio. Testuinguru honetan, itzultzailearen lana miretsi besterik ezin da egin.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)