kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Ederra bai, ihesa | Hormetatik gora »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Krisiaren parodia Javier Rojo / El Correo, 2009-11-28

Oker ez banago Fermin Etxegoienek argitara ematen duen lehenengo nobela da Autokarabana. Idazlea, edonola ere, ez da ezezaguna euskal kulturan, saiakera libururen bat eta komunikabideetako kolaborazioak plazaratu baititu orain arte. Autokarabanan berrogei urteko krisian sartuta dagoen gizon baten atsekabeak eta gorabeherak kontatzen zaizkigu. Gizona helduaroan murgilduta dago eta konturatu gabe ikusi du gaztaroa dagoeneko atzean utzi duela eta aurrean aurkezten zaiona maldan behera joate moduko bat baino ez dela. Alaba bat dauka, eta banatuta dago gizona, eta, kanpotik begiratuta behintzat, patetiko xamarra dirudi bere jokaerak. Pertsonaia konturatu da berrogei urte dituela eta bakarrik dagoela, bere inguruan jende asko badago ere. Bere gainean altxatzen den bakardade horren beldurrari aurka egiten saiatzen da, baina bere jokaera nerabe baten jokaeratik hurbilegi dago askotan. Beste aldetik, Deba Garaiko kooperatiba batean lan egiten du eta lantegia bere xixtrinkerietarako guda zelaia bihurtu du nahi gabe. Izan ere, bere bizitzan lan-harremanak eta harreman pertsonalak bereiztu gabe nahasten dira.

Nobela ironikoa da, batzuetan barregarria ere bai, eta etorkizunari begira ia proiekturik gabe krisian geratu den belaunaldi oso baten isla egin nahi izan duela esan daiteke. Horrexegatik, pertsonaiaren indibidualtasunetik harantzago joan nahi izan duelako, hainbat gauza nahasten dira nobela honetan, irudi topiko bat sartzeraino. Ohiturazko literatura moderno (‘oraingo’ esan nahi dut, bestela kontraesana baita) baten aurrean gaudela esan dezakegu. Pertsonaiaren gorabeheretan kooperatibaren inguruko istorioak, euskarari eta batez ere ‘euskalgintza’ deitu den horri buruzko komentarioak, alabarekiko eta alabaren amarekiko harremanak, bikote harremanak… gauza guztiek bat egiten dute oso markatuta ez dagoen argumentu baten azpian. Eta azken hau da, ziur aski, nobela honek duen ahuleziarik nabarmena: giroa, topikoa bada ere, oso ondo azaltzen da, baina argumentuaren hezurdura sendoa falta zaio liburuari; horrexegatik batzuetan errepikakorregia ematen du nobelak, gauza berberak behin eta berriro kontatzen ibiliko balitz bezala.

Oraingo euskaldun arrunt baten irudia eraiki nahi izan du idazleak, bere kontraesanak eta guzti, eta iruditu zait idazleak bere buruari begiratu diola eredua bilatzeko. Beti da ariketa interesgarria autoparodia.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)