« Ihesbide kolektiboa | Txotxongilo jokoa »
Eroriaren logika / Juanra Madariaga / Susa, 2009
Heldutasunezko poesia Javier Rojo / El Correo, 2009-12-12
Ibilbide sendoa erakutsi du Juanra Madariagak orain arte euskal poesiaren arloan. Azaleko moden eta momentuko liluren gainetik egoteko trebetasuna erakutsi du idazleak, baina ez da mugitu gabe geratu eta bere planteamendu estetikoetan bilakaera dagoela nabari daiteke, poema liburu honek erakusten duen bezala. Edertasun formalean oinarritzen zen bere estetika berezia pixka bat leundu du idazleak, hori bai, estetikari uko egin gabe. Baina oraingoan edertasuna hizkuntzan bertan bilatu beharrean, irudien eta ideien kontrajarpenean zentratu da idazlea. Eta alde horretatik zer esan handia du liburuak.
Dialektika bat agertzen da lehenengo pertsonan hitz egiten digun subjektu poetikoaren eta bere munduaren artean. Inguruko mundua estrainiamendu prozesu batean sartuta arrotz agertzen zaigu, gizakiaren kezka nagusiez galderak azaltzen zaizkigun bitartean. Izan ere, Madariagaren poesian gizakia bera definitzeko baliagarriak izan daitezkeen gizakiaren oinarrizko kezkak agertzen dira, poesiak berezkotzat hartu dituen ohiko gaiak, tonu surrealista neurtua duten irudien bidez plazaratuak: heriotza, denboraren igarotzea, adin batetik aurrera begi aurrean agertzen den desilusio existentziala?
Bizitzaren aurrean existentzialki umezurtz geratu den gizakiaren mamuak agertzen dira poema horietan, zerbait sinetsi nahi duen gizakiaren ikuspuntua aurkezten baita, bizitza den kaos horri zentzuren bat emango dion sinesmena beharrezkoa sentitzen duelarik.
Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena
Leire Lopez Ziluaga
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Igor Estankona
Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua
Bixente Serrano Izko
Desira desordenatuak
Askoren artean
Beñat Sarasola
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Ibon Egaña
Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren
Leire Zubeldia
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Felipe Juaristi
Hor hago Kevin?
Kevin Heredia
Leire Lopez Ziluaga
Deception Island
Xabier Artola
Javier Rojo
Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia
Felipe Juaristi
Aldaira urdinak
Edu Zelaieta
Mikel Asurmendi
Zureak egin du
Iñaki Friera
Gema Lasarte
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Bixente Serrano Izko
Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea
Beñat Sarasola