kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Txotxongilo jokoa | Poesia hirian »

On Casmurro / Joaquim Machado de Assis (Josu Zabaleta) / Alberdania-Elkar, 2009

Ardo zahar ederki ondua Ander Irizar / Diario de Noticias, 2009-12-18

Ehun urte eta gehiago joan dira Joaquim Machado de Assis idazle brasildarrak On Casmurro argitaratu zuenetik. Baten batek pentsa lezake hain aspaldiko lan bat, gaur egun, pisua gerta daitekeela, irensten zail samarra agian. Ez zait iruditzen, ordea, hori gertatzen zaionik On Casmurrori. Ondo zahartu den ardoa dugu hau, inondik ere; are gehiago, liburuaren zenbait ezaugarri ondo modernoak gertatzen direla esango nuke. Ez da alferrik hartua gaur egun Machado de Assis literatura latinoamerikarreko izenik handienetakotzat eta On Casmurro bere literatura-lan gorentzat.

Kapitulu oso-oso laburren bidez dago taxutua liburua —tarteka, blog itxura ere hartzen ahal zaio—; erritmo berezi bat ezartzen dio horrek kontakizunari, eta, gainera, lagungarria gertatzen da irakurketarako. Bento Santiago dugu, lehen pertsonan, liburuko narratzailea, edo On Casmurro, hobeto esanda, lagunek-eta hala esaten baitiote, pasadizo bat dela tarteko, bere oroitzapenak idazten dituen garaian. Kontatzen dizkigun oroitzapen horiek gaztetxo-sasoian abiatzen dira, 1857. urtean, Rio de Janeiroko Matacavalos kaleko bere etxean. Han bizi da gure Bentinho, ama alargunarekin, osaba Kosmerekin, amaren lehengusina Justinarekin eta aspaldian etxean bizi duten José Dias pertsonaia bereziarekin. Ondoko etxean, berriz, Capitolina bizi da, Bentinhoren bihotzeko Capitu, bere maite kuttuna. Bentinhoren eta Capituren arteko harremana da kontakizunaren ardatza, betiere Bentinhoren ikuspuntutik azaldua…

Argitasuna dario kontakizunari, gaxtetako kontuak dituenean hizpide bereziki, eta liburuaren zatirik handiena hartzen dute kontuok. Kontakizunaren amaiera aldera, bai, giroa pixka bat ilunduko da, maitasuna, fideltasuna eta adiskidetasuna kinkan agertuko baitzaizkigu, baina, hala ere, liburuak badu halako arintasun bat —nahiz eta tarteka-marteka testua pittin bat trabatu—, harrigarria hemeretzigarren mende amaierako nobela batean. Arintasuna bai, baina arinkeriarik ez ordea. Machado de Assisek benetan begi zolia erakusten du inguruan duen errealitateari begiratzen dionean; ironia fin-fin erabiltzen du, umorea txorrotx, eta hausnarketa sakonik ere ez da falta tarteka. Istorioak berak ere, soil antzeko istorioa itxuraz, funtsezko gai askoren inguruko hausnarbideak eskaintzen dizkigu, eta irakurbide bat baino gehiago ere bai.

Hitz batean, freskotasuna duen ardoa, baina, aldi berean, dotorea eta konplexua: halakoa iruditu zait Josu Zabaleta itzultzaile zailduak Literatura Unibertsala bildumarako euskaratu duen ale hau. Topa dagigun.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)