« Amorru gosez | Ereduari jarraituz »
Iratzeen esporak / Igor Estankona / Susa, 2009
Udaberriaren itxaropena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-02-26
Begia Iratzeen esporak izenburuaren gainean jarri eta burura ez da irudi begetala etortzen, baizik eta, are abstraktuago bat, eta irudikorragoa ere bai, neurri batez. Itxaropenarena, hain zuzen.
Liburuaren lehen zatia Kind of blue deitzen da, Miles Davisek, bere musikari maiteenen laguntzaz, egindako diskorik ederrena, bistan denez. Berrogeita hamar une igaro dira, dagoeneko, grabazio egunetik hona eta hasieran bezain fresko entzuten da. Ez du musikak galdu orduko berritasunik, klasikoa den seinale. Poetak hitzei buruzko gogoeta egiten du: “Beraz orain ortu birjina honetara itzuli berri naizelarik / gupida barik kolpatzen dut lurra / hitzen maitasunera iritsi nahian”. Itzulerako bidaia da (itzulaldia, poetak dioen modura), lehengo joanekoa bezala, hitzen esanahia aurkitu nahian. Hitzak, ordea, arrotzak dira gure bizitzatik kanpo, erbesteratuak, eta hautsi egin dituzte sortu zituen hizkuntzarekiko loturak oro. Poesiaren lana da haiek berriro aurkitu eta taxutzea, bere bidean aurrera ipintzea, gal ez daitezen.
Bigarren zatia Nefertiti deitzen da, Miles Davisen diskoa bezala. Itxaropena gerora begira gordea dugun poza baino ez da. Ez dago pozik gabeko itxaropenik, ez baitago triste den itxaropenik, ezta bizitzeko gonbiterik ez denik ere. Poetaren hitzak gogora ekarri behar: “Eskua ukitu dizut, / zure zahartzarora sartu naiz”. Bada liburuan barnekotasuna utzi nahian dabilen txori erraria, kanpoan libre hegan egiteko. “Hau da diotenez maitasuna” poeman kanpoaren eta barnekoaren arteko bidea erakusten da, haragiaren eta beste zerbaiten artekoa. Barneak bere lekua gorde nahi; kanpoak bere zabalera erakutsi nahi. Horra hor bizitza.
Iazko urtebeteak deitzen da azken zatia. “Udan hasi zena, / udazken eder honetan sartu da”. Poesiaren lana, uda berria marraztea; hitzez, jakina.
Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena
Leire Lopez Ziluaga
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Igor Estankona
Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua
Bixente Serrano Izko
Desira desordenatuak
Askoren artean
Beñat Sarasola
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Ibon Egaña
Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren
Leire Zubeldia
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Felipe Juaristi
Hor hago Kevin?
Kevin Heredia
Leire Lopez Ziluaga
Deception Island
Xabier Artola
Javier Rojo
Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia
Felipe Juaristi
Aldaira urdinak
Edu Zelaieta
Mikel Asurmendi
Zureak egin du
Iñaki Friera
Gema Lasarte
Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro
Bixente Serrano Izko
Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea
Beñat Sarasola