kritiken hemeroteka

4.765 kritika

Azken kritikak

« Txikia handi | Mozorrorik gabe »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Autokarabana edo sustraiak errotu gabea Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-03

Ez naiz —irakurtzen dudanean— oharrak hartzen ohituta. Hilabete luzea da Autokarabana irakurri nuela. Gustura irakurri ere, trabarik gabe. Zenbaitetan, narrazioan, iragana eta orainaren arteko sinkronia eza edota hainbat esaldietan ukitu baten beharra faltan hartu nuen. Idazteko modu libre baten emaitza jo daiteke nobela, perfomance gisara idazten duenaren lana. Horiek horrela izanda ere, merezi duen nobela da.

Ez dut Fermin Etxegoien ezagutzen. Txantxiku nafarra begitandu zait bere kazetari lanen bitartez. Neurona eta Zeurona saioan hauteman nuen idazlea aurkitu dut fikzioan. Irakurketan, sarritan, izenik gogoratzen ez dudan protagonistaren aurpegia Ferminena begitandu zait.

Oso geure-geurea da nobela hau. Gurea diot, istorioak euskararen munduan eta euskaraz bizi dugunon keinu, esaldi, zirta eta txantxak barneratu baititu. Menditarra da nobela, baita hiritarra ere. Iraganaren zantzuak dauzka, baita orainaren eta geroaren zantzuak ere. Aldiak aipatu ditut, Autokarabana belaunaldi baten erretratua da. Mugikortasunaren eta denboraren metafora da nobela, geure gurasoak eta arbasoak ez bezala, inon finkatu ez den belaunaldi baten erretratua.

Erretratuan familia, kooperatiba, aberria edota koadrila agertzen dira. Hori baino euskalerrianorik ez dago. Modernoa da halere. Alta bada, mundu hori datorrenetik dator. Erran nahi baita, pertsonaia modernoen bizipenak kontatzeagatik ere, geure iraganeko jendartearen zantzuak agerikoak dira istorioan. Tradizioari muzin eginik ere, fede batek gidaturik bizi gara.

Protagonista da, pertsonaien kontrastean, “fede” horrekin hausten duena, edo nagusiki hausten duena behinik behin. Libre antzo eta aurreiritzirik gabekoa da protagonista. Bere ingurukoen baino aurreiritzi edota konplexu gutxiagokoa.

Autofikzioa aipatzen da azkenaldion geure literaturaren mintzalekuetan. Errealista da nobela, oso erreala, fikzioaren bidez garatua. Protagonista erreala ote den? Orain dela berrogeita hamar urte pentsatua eta irakurria, euskaldun arraroa liteke. Gaur egun, oraindik ere, euskaldun bitxi baten profila du protagonistak.

Osatze bidean ari den euskalduna izan daiteke protagonista, nortasun partikularra duena eta unibertsala aldi berean. Fikzio izanagatik, protagonistarekin identifikatu gaitezke. Autokarabana baten antzera dabil bera. Autonomoa da, baina jomuga finko gabea. Protagonista jendarte oso bateko kidea da —joan den mendearen erdian hezi eta hazi garen guretako inor izan liteke—, baina sustraiak errotu gabea.

Azken kritikak

Goizuetan bada gizon bat
Patziku Perurena

Leire Lopez Ziluaga

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Igor Estankona

Ipuinak. Antologia bat
Iban Zaldua

Bixente Serrano Izko

Desira desordenatuak
Askoren artean

Beñat Sarasola

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Ibon Egaña

Vikingoen sorterrira
Xabier Mendiguren

Leire Zubeldia

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Felipe Juaristi

Hor hago Kevin?
Kevin Heredia

Leire Lopez Ziluaga

Deception Island
Xabier Artola

Javier Rojo

Ihes ederra
Hedoi Etxarte / Alain M. Urrutia

Felipe Juaristi

Aldaira urdinak
Edu Zelaieta

Mikel Asurmendi

Zureak egin du
Iñaki Friera

Gema Lasarte

Gizakiaren minak
Karlos Linazasoro

Bixente Serrano Izko

Sinesmenak eta usteak
Agustin Arrieta-Urtizberea

Beñat Sarasola

Artxiboa

Uztaila 2010

Ekaina 2010

Maiatza 2010

Apirila 2010

Martxoa 2010

Otsaila 2010

Urtarrila 2010

Abendua 2009

Azaroa 2009

Urria 2009

Iraila 2009

Abuztua 2009

Hedabideak

Argia (606)

El Diario Vasco (591)

El Correo (562)

Egunkaria (503)

Berria (434)

Gara (349)

Deia (211)

El País (151)

Irunero (105)

Zeruko Argia (97)

Aizu! (79)

Hegats (62)

Besterik (1015)