kritiken hemeroteka

6.149 kritika

Azken kritikak

« Gorpurik gabe | Portuan gazte »

Narrazio guztiak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2011

Narrazio guztiak Javier Rojo / El Correo, 2012-01-28

Euskal literaturan gertatzen den Euskal Herrian ikus dezakegunaren isla xumea delarik, batzuetan gertatzen da gure munduaren berri ez duenarentzat oso harrigarria den bitxikeria bat: itxuraz ofizialtasunaren esparrutik bazterrean geratu dena literaturaren sistemaren erdigunean agertzea. Izan ere, gure artean ofizialtasun paralelo bi egoteak azaltzen du itxuraz kontraesankorra dirudien gertakari hori. Eta horrek azaltzen du neurri batean behintzat Joseba Sarrionandiaren literatura gure literatur kanonaren ardatzetako bat izatea. Orain Narrazio guztiak (1979-1990) izenburuko liburua agertu berria delarik, berriro ere aukera daukagu kanonaren erdigunean jarri duten obra batzuk berrirakurtzeko.

Liburu honetan, hasierako zenbait testurekin batera, Sarrionandiak argitara eman dituen hiru narrazio liburuak agertzen dira, Juan Luis Zabalaren ardurapean: Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Itxura berriz agertzen zaizkigu liburuok, ortografiaren aldetik gaurkotuta argitaratzen baitira testuak. Datei erreparatzen badiegu, berehala konturatuko gara hogei urte baino gehiago pasatu direla Sarrionandiaren azken narrazio liburutik. Beste era batez esanda, narrazioarena gaztaroari loturik agertzen dela, idazlea bere lanbidean trebatzen ari zen bitartean egindako idazkiak izango balira bezala, irakurleek ere bide berrietan sartzeko gogoa erakusten zuten bitartean. Izan ere, sintonia bat dago Sarrionandiak idazten zuenaren eta irakurleek eskatzen zutenaren artean. Eta hain zuzen ere, literaturaren ikuspuntua bakarrik hartzen badugu kontuan, sintonia horrek azal lezake Sarrionandiaren arrakasta: behar den momentuan behar zena idatzi zuen-eta.

Narrazioen alorrean, narratiba moderno bat ekarri zuen gure artera, eta irakurleek erakusten zuten sentsibilitate berriarekin bat egin zuen bere literaturak. Ez dugu ahaztu behar Sarrionandia idazlea baino lehenago irakurlea dela eta berak erdaraz irakurritako literaturan agertzen zena euskaraz ere islatuta ikusi nahi zuela. Horrela mundu berezi bat plazaratu zuen bere narrazioetan (mundu epiko bat, non zaldunak-eta agertzen diren; haurtzaroari loturiko mundu bat, oroitzapen pertsonalez beterik…) eta sentsibilitate berri hori osatzerakoan berebiziko garrantzia izan bazuen ere, ezin dugu ahaztu idazleak bere ikaste prozesuan egindako urratsak direla.

Azken kritikak

Iazko hezurrak
Unai Elorriaga

Iraitz Urkulo

Hilen logika ezkutua
Jabier Muguruza

Hasier Rekondo

Poesia kaiera
Miguel Hernandez

Igor Estankona

Urari ostutako poemak
Pako Aristi

Mikel Asurmendi

Su zelaiak
Mikel Peruarena Ansa

Alex Gurrutxaga

Odol mamituak
Alaine Agirre

Iraitz Urkulo

Beltzuria
Ixiar Rozas

Hasier Rekondo

Edo zu edo ni
Ixiar Rozas

Aritz Galarraga

Beltzuria
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Odol mamituak
Alaine Agirre

Usoa Alberdi Fernandez

Gerratean kazetari
Basarri - Inazio Eizmendi

Alex Gurrutxaga

Beltzuria
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Kapital publikoa
Jose Luis Otamendi

Javier Rojo

After Banksy
Eric Dicharry

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2014

Azaroa 2014

Urria 2014

Iraila 2014

Abuztua 2014

Uztaila 2014

Ekaina 2014

Maiatza 2014

Apirila 2014

Martxoa 2014

Otsaila 2014

Urtarrila 2014

Hedabideak

Argia (778)

El Diario Vasco (753)

Berria (721)

El Correo (685)

Egunkaria (505)

Gara (491)

Deia (308)

El País (151)

Irunero (122)

Aizu! (123)

Zeruko Argia (97)

Egin (77)

Hegats (62)

Besterik (1276)